Nola sartu fundazioan?
Buruko osasun zentru (osakidetza) edo psikiatra pribatu sareko eratorpenaren bitartez.
Nolakoa de Eragintza erabiltzailearen profila?
Osasun Mentaleko Taldea eta Eragintza (Eratorpen Protokoloa) arteko aurre kontaktua. 20 urtetik gora. Betekizun terapeutiko eta buru egonkortasuna. Motibazioa. Senide edo giza laguntza. Portaera gatazkari gabekoa.
Kuotaren bat ordaindu behar da?
Eragintzan eskaintzen den gizarteratzea eta laboratzea doakoa da..
Zein baliabide ditu fundazioak?
Eragintzak Bilbon gizarteratze eta laboratze zentrua du eta bertan pertsonen harrera eta balioespena gertatzen da; giza eta lan oinarrizko hezkuntza, laguntza psikologikoa eta lanpostu normalzatu bat bilatzeko eta mantentzeko laguntza eskaintzen da.
Gainera, eragintzak bost zentru okupazional ditu: azaleztapena, ostalaritza, lorazaintza,kableaketa eta ikuzketa. Zentru okupazional hauetan erabiltzaileek ogibide bat ikasten dute eta merkatu irekira zuzendutako ekintzak burutzen dira.
Azkenik, Lavaindu S.L. .daukagu, hau Eragintzaren enplegu zentru berezia da eta bertan buruko gaitza duten 50 pertsona inguru ikuzketa industrialean lan egiten dute bezeroak hotelak, ospitaleak, egoitzak e.a. izanik.
Zein hezkuntza jarduera eskaintzen dira?
Alde batetik, oinarrizko hezkuntza eskaintzen da, bere barne hurrengo ikastaroak daudelarik:
Oinarrizko ingeles ikastaroa
Maila aurreratuko ingeles ikastaroa
Euskera ikastaroa hastapena
Euskera ikastaroa ertaina
Euskera ikastaroa aurreratua
Kultura orokorra ikastaroa
Internet ikastaroa: oinarrizko ezagutza
Pintura ikastaroa
Maketazio ikastaroa: irudien manipulazioa, diseinua, ordenagailuz bitarteko maketazioa.
Aldizkari ikastaroa: Koordinaketa, erreportaiak egin eta Euritakoa aldizkariaren diseinua. (Buruko gaitzak duten pertsonentzako berrabiltzea eta birgizarteratze zerbitzuen beste informaziobidea).
Baita ere hezkuntza soziolaborala eskaintzen da:
Hezkuntza soziolaboral ikastaroan helburuak hurrengoak dira:
Oinarrizko giza trebetasunen eta lan inguruetan erabiltzailearen gizarteratzearen ikasketa lortzea.
Pertzona bakoitzaren bokaziozko jakin-minetan sakontzea modu errealistan, bai bere trebetasuna eta ahalmena bai libre dagoen lanaren baliabideak eta motak kontutan izanik.
Erabiltzaileen posibleak diren baliabideak zabaltzea lanpostu baten bila era independientean.
Azkenik, Lan-Hezkuntza ikastaroak eskaintzen ditu:
Eragintzak zenbait jardueratan aritzeko erabiltzaileen trebakuntza teknikaren bitartez bere hezkuntza programa osatzen du.
Informatika ikastaroak
Oinarrizko tresna gisa informatikaren ugariketa dela eta urtean zehar hiru ikasle taldeentzako (16 ikasle/ talde) 356 orduko iraupena zuen informatika ikastaroa eskaini dugu, eta irailean beste hiru taldeen eraketa hasi da; ikastaro honetan Internet erabiltzeko oinarrizko ezagutzak barneratuko dira. Aurten produktu berria dago EQUAL programan, informatika ezaguerak ez dituzten eta lan bila dauden pertsonentsako informatika ikastaro espezifikoa.
Oposaketetarako prestakuntza
Enpleguan sartu ahal izateko hainbat bide izateko beharra eta lehenengo urteetan izandako emaitzen arabera, aurten Erakunde Publikoen oposaketetarako prestakuntza ikastaroak eskaintzen jarraitzen dugu; zehazki osakidetza menpeko postu, zelari eta telefonista posturako oposaketetara aurkezten dira.
Lanari aplikatutako adimen emozionala
Gaurkotasun handiko gaia gure erabiltzaileekin lantzea oso interesgarria iruditzen zaigu: emozioen behar bezalako erabilera eta besteen emozioak ezagutzea lan etekin handiagoa lortzeko. Ikastaroan zehar auto-ezagutza, auto-kontrola, motibazioa, enpatia eta talde lana trebetasunak garatzeko beharrezko tresnak hornitzen ditugu.
. Bezeroei arreta ikastaroa
. Administrari laguntzaile ikastaroa.
Zer da zentru okupazionala?
Pertsona ezinduetan doikuntza spikosomatiko hobeagoa izatea eta bizi diren giza ingurugiroan ondo moldatzea lortzeko lanaz baliatzen den zerbitzua da. Lan produktua eta hau lortzeko antolakuntza, diziplina eta teknika egokien baliabideak helburu garrantzitsuak dira, baina aurrekoaren menpe. (Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasun eta Segurantza Saileko ezinduentzako Gizarte Zerbitzuentzako azaroak 18-ko 257/1986 dekretuaren 29. artikulua).
Eragintzak zenbat zentru okupazional ditu?
Eragintzakbost zentru okupazional ditu: azaleztapena, ostalaritza, lorazaintza,kableaketa eta ikuzketa. Zentru okupazional hauetan erabiltzaileek ogibide bat ikasten dute eta merkatu irekira zuzendutako ekintzak burutzen dira.
Zer da Enplegu Zentru Berezia?
Ezinduen Gizarte Integrazio Legearen 42. artikulua dionez Enplegu Zentru Berezia izateko bere helburu nagusia lan produkzioa burutzea izan behar da, merkatal operazioetan erregularki parte hartuz eta jomuga enplegu sariztatua bermatzea eta langile ezinduek behar duten pertsonal eta gizarte doikuntza zerbitzuen prestaketa izanik. Aldi berean, ahal den eta ezinduen kopuru handiena lan arruntera moldatzeko baliabidea delarik.
Ba al du Eragintzak enpleguari laguntza zerbitzurik?
Bai, enpleguari laguntza zerbitzua badago bere helburua enplegua bilatzen eta mantentzen laguntzea delarik. Zerbitzu hau arlo honetaz arduratzen den psikologoak antolatzen du.
Zer da Lan Kluba?
Bere zeregina gizarteratze eta laneratze prozesuaren atal honetan dauden erabiltzaileetan, taldeka, enpleguaren bilaketa aktiboa piztea da. Honetarako inplikaturik dauden ekintza guztiak hartzen dituen banakako arreta eskaintzen da (bokazio orientabidean ebaluaketa eta interbentzioa; lan-merkatu, eskaintzak eta enplegu burtsari buruzko informazio iturrien ezaguera eta erabilera; C.V., aurkezpen gutun, enpresei mailing, formulario eta eskarien laborazioa; Internet; telefono bitartezko gestioa; lan elkarrizketak; e.a.). Hau, prozedimendu egitaratu (ordutegi, programatutako zereginak) baten arabera antolatua eta material baliabidez (kokapen fisiko egokia, internetera sarbidea duten ordenagailuak, telefono erabilgarritasuna, e.a.) horniturik dago.